Euskal bikoiztaileek ETBrentzat lan egiteari uko egin diote

Bieuse elkarteko bikoiztaileak 2018ko irailean hasi zuten greba lan baldintza kaskarren eraginez, eta EHBE elkartekoek lanean jarraitu bazuten ere, iragan urtarrilaren 12tik uko egin diote Mixer enpresan ETBrentzako lanak bikoizteari. Uneotan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programarentzako hiru filmetan ari dira lanean, areto komertzialetan estreinatzeko.

Euskal Herriko bikoiztaileak bi elkartetan banatuta daude orain bi urte eta erdi, haietako batzuk, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea sortu eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarentzako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin ziotenetik lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte. Ordutik hainbatetan bildu dira Jaurlaritzako ordezkariekin, egoera prekarioa salatu eta gutxieneko baldintzak adosteko. 2019ko maiatzean, halaber, Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatu zuten bi erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko. Baina azken urteetan “basamortuan” ibili direla salatu du Iñaki Beraetxe elkarteko lehendakariak. Hain zuzen, orain astebete bildu ziren Andoni Aldekoa EiTBko zuzendari nagusi berriarekin, eta bikoizketa sektoreko langileen grebaren berririk ez zuela aitortu zien.

Epe horretan lanean jarraitu duten bikoiztaileek, ostera, EHBE Euskal Herriko Bikoiztaileen Elkartea sortu dute, eta urtarrilaren 12an uko egin zioten Mixer enpresaren bidez ETBrako lan guztiak egiteari, uneotan bikoizten ari diren gaztelaniazko lan bat salbu. Aldiz, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programarentzako lanean jarraitu dute, Tom eta Jerry, Cranston Academy eta D’artacan y los tres mosqueperros animaziozko filmetan.

Haien erabakiaren eraginez, ETBrentzako bikoizketa guztiz geldituta dago uneotan. Pello Artetxe, Eva Ojanguren eta Josu Varela elkarteko kideek adierazi zuten ordainsari duinak eta etengabeko gainbeherari galga jartzea direla haien eskakizunak, “Euskal Herriko bikoizketari etorkizunerako irtenbideak eman behar zaizkiolako”.

Era berean, bikoiztutako eduki gehienak haurrentzako direla salatu du Bieusek, eta ikusle guztientzat izan beharko lukeela. Izan ere, plataformetan dauden telesailak ez dira haurrentzat, eta jende gehienak horiek kontsumitzen ditu.

Iturria: https://www.zinea.eus/2021/02/11/euskal-bikoiztaileak-greba/

Facebook
Twitter
Pinterest
LinkedIn
  • Categories

  • Hau ere interesatuko zaizu

    Albisteak

    Euskal bikoiztaileek ETBrentzat lan egiteari uko egin diote

    Bieuse elkarteko bikoiztaileak 2018ko irailean hasi zuten greba lan baldintza kaskarren eraginez, eta EHBE elkartekoek lanean jarraitu bazuten ere, iragan urtarrilaren 12tik uko egin diote Mixer enpresan ETBrentzako lanak bikoizteari. Uneotan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programarentzako hiru filmetan ari dira lanean, areto komertzialetan estreinatzeko.

    Gehiago irakurri »
    Albisteak

    Bikoiztaileak mutu

    Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin zuen eztanda urte hasieran. Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan zen eztabaidaren jatorria: urtarrila amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.

    Gehiago irakurri »
    Albisteak

    Bikoiztaileen haserre oihua

    Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin du eztanda sareetan. Oraingoan, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan da eztabaidaren jatorria: urtarril amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.

    Gehiago irakurri »