Bikoiztaile Kooperatiba

BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak, bere elkartekideen eskutik euskarazko bikoizketarekiko duen konpromezuaren ondorioa da BIEUSE Kooperatiba Elkarte Txikiaren sorrera.

Zure ikus-entzunezkoaren bikoizketan egiazko hizkuntzalaritza eta antzezpen ahalegin bat nahi baduzu leku egokira zatoz, eta gure lanbideari eta hizkuntzari diegun errespetua da eskain dezakegun bermerik onena.

Aurkezpen honen oinean dituzu egiten diren lanengatik kontratatzen ditugun langileentzako hitzartuta dugun gutxieneko ordainen taula. Bertan azaltzen diren salneurri gordinei artisten taldeko Gizarte Segurantza gehitu behar zaie noski.

Aurkezpen honen oinean, enpresentzat profesionalen ahotsen biltegirako sarrera eskaera aurkitzen da.

Edozein argibide emateko prest gaude web orri honek eskaintzen dituen kontaktu bideetan.

Kooperatibaren ordainsariak

Proiektu bat esku artean baduzu eta bikoiztaile baten bila bazabiltza, hemen dituzu gure profesionalen fitxak.

Sarbidea eskatu

Enpresa eta profesionalek gure kooperatibako bikoiztaileak ikusi ahal izateko atal pribaturako sarbidea eskatu behar da.

Bete ondorengo formularioa eta emailez jasoko dituzu lotura eta kredentzialak.