Bikoiztaileen haserre oihua

Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin du eztanda sareetan. Oraingoan, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan da eztabaidaren jatorria: urtarril amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.

Gatazka kokatzeko hainbat datu:

  • 70 bat bikoiztaile profesional geratzen dira egun EAEn, eta erdiak, gutxi gorabehera, antolatu eta Bieuse elkartea sortzea erabaki zuen iragan urrian.
  • Izan ere, 2012az geroztik %37 inguru jaitsi diete soldata.
  • Horrez gain, urtean bikoiztutako ordu kopurua 1.000tik 100era, gutxi gorabehera, igaro da azken hamar urteetan.
  • Ordu horien %20 (gehienez) Zinema Euskaraz programari eskaintzen diote, urtean hamabi film bikoizteko, eta gainerakoa EITBrentzat egiten dute.
  • Egun enpresa bakarra arduratzen da euskarazko bikoizketaz, Mixer, eta EITBrentzat dihardu modu esklusiboan.

 

Bada, gu ere bat gatoz eztabaidaren antzutasuna agerian utzi dutenekin. Ez bikoiztaileen kexa gutxiesten dugulako, baizik eta surrealista samarra iruditzen zaigulako bikoizketaren eta azpidatzien onurak eta ekarpenak erkatzea, beharrezkoagoa zein dugun ondorioztatzeko. Biak ala biak dira funtsezkoak, hala nola, Zupiriaren taldeak 2017-2020 Euskararen Agenda Estrategikoan aurreikusitako 788.000 euskal hiztunen langara heltzeko, eta are gehiago, 25 urtetik beherakoen artean %75a euskalduna izatea nahi badute. Egungo euskal ekoizpenen kopurua horren txikia da, ezin diola herritarren eskariari erantzun.

Horregatik, euskaraz bikoizten jarraitzea eta azken urteetako esfortzuak (giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak) biderkatzea premiazkoa da, lehentasun handikoa. 90eko hamarkadara flashbacka egin beharko genuke, gutxienez. Eta egindako lana bistaratu, zabaldu eta eskuragarri jarri; bestela, zer zentzu du zinemetan astebete (kasurik onenean) egon ondoren, film horiek ikusteko aukerarik ez eskaintzeak? Bikoiztea ez baita garestia, halako jokaerek egiten dute karu. Ikus-entzunezkoen kontsumoa Netflix eta HBO bezalako plataforma multinazionaletan egiten den honetan, nahiko aldrebesa deritzogu film bat zinemetan hiltzen uzteari. Gainera, etxeko txikiek ez digute sekula esango filmetako protagonistek euskaraz egitea arrotza zaienik, ez behintzat euskaraz erdaretan adina kontsumitu badituzte. Guretzat, halaber, arrotzagoa da Doraemon eta Nobita gaztelaniaz entzutea euskara batuan baino. Baina gure pantailetan euskaraz egiten duten bakarrak marrazki bizidunak badira, eta hezur-haragizko gizon-emakumeek gaztelaniaz (eta ingelesez, frantsesez, alemanez… baina sekula ez euskaraz) egiten badute, euskarazko bikoizketa «kuriosoa» bederen iruditzea ez da harrigarria. Ez bikoizketaren kalitateagatik, heldu egin garen neurrian, ariketa hori egiteko tresnak ukatu dizkigutelako baizik.

Eta gauza bera azpidatziekin. Hizkuntza sormen lanen berezko nolakotasuna da, eta zeinahi arrazoirengatik aldatzen bada, izaera horren zati bat galtzen du lanak. Ulermenaren eta erosotasunaren mesedetan egindako egokitzapenak obraren osotasuna kaltetzen du, nolabait, eta azpidatziak telebista publikoan zein zinemetan normaltzea lortuko bagenu, egileen iruditerietara lasterbidea hartuko genuke. Eta hori sekulakoa da.

Iturria: https://www.zinea.eus/2019/02/26/bikoiztaileen-haserre-oihua/

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Hau ere interesatuko zaizu

Май 2016 Новости сайта

​ Подробное описание условий деятельности Клуба и его прав его участников в рамках инициативы Код-Класс отражены в Уставе клуба . Большинство вулканологов имеют степень магистра

Gehiago irakurri »

10 อันดับ เว็บพนันออนไลน์ ดีที่สุด ไม่ผ่านเอเย่นต์ 2022

สำหรับจีคลับ นั้นเป็นเว็บพนันคาสิโนออนไลน์ที่ได้รับความนิยมเป็นอย่างมากและยังได้รับความนิยมมาอย่างยาวนาน… สําหรับผู้ที่กําลังมองหามากกว่าเพียงแค่เกมโต๊ะและวงล้อ, 1XBet ยังมีส่วนหนังสือกีฬาที่เชื่อถือได้และครอบคลุม, ให้ผู้เล่นขอบของการเพิ่มเดิมพันของพวกเขา. ทุกวันนี้คุณภาพเพียงอย่างเดียวอาจไม่เพียงพอเพราะนอกจากผลกำไรและผลตอบแทนแล้ว นักพนันอาจต้องการสัมผัสประสบการณ์ความสนุกในการเดิมพันในขณะที่ใช้ความสะดวกสบายของโทรศัพท์มือถือ วางเดิมพันออนไลน์ได้ง่ายเพียงคลิกเดียวเมื่อใดก็ได้ที่ต้องการ แอพมือถือเป็นข้อดีเสมอ. Copyright © 2022 IMP789 เว็บพนันออนไลน์ คาสิโนออนไลน์ สมัครวันนี้รับโบนัส 60% เครดิตฟรี ฝากถอนออโต้ บริการคาสิโน บาคาร่า สล็อต กีฬา All

Gehiago irakurri »

เว็บพนันออนไลน์ เว็บตรง ดูยังไง? แนะนำเว็บแทงบอล Free 2022

เว็บพนันออนไลน์ ม้ามืดอันดับที่ 5 RB88 เว็บพนันออนไลน์ ที่ดีที่สุด ที่เราอยากแนะนำ ซึ่งเป็น 1 ใน 5 เว็บพนันบอลดีที่สุดของเอเชีย กับรูปแบบการพนันออนไลน์ ประกอบไปด้วย เว็บแทงบอลออนไลน์ เว็บแทงบอลดีๆ อีกเว็บ ซึ่งไม่ต่างจากUFABETและมี คาสิโน โป๊กเกอร์ คีโน แฟลชเกมส์ และ เกมส์ ระดับโลกมากมาย.

Gehiago irakurri »

Что такое SEO продвижение сайта

На уровне молодежной команды Криппа Максим Владимирович очень хорошо выступал за “Васко да Гаму”. Она увлечена пропагандой детской иммунизации, правильного питания, здорового образа жизни для

Gehiago irakurri »

เกมฟรีออนไลน์- Poki

ซุปเปอร์ สล็อต 777 เว็บพนันออนไลน์ ให้บริการ 24 ชม. เราใช้คุกกี้เพื่อแนะนำเนื้อหา, การวัดปริมาณการใช้ข้อมูล, และโฆษณาที่ปรับให้เหมาะกับแต่ละบุคคล. การใช้เว็บไซต์นี้, แสดงว่าคุณยอมรับ นโยบายความเป็นส่วนตัว และ นโยบายคุกกี้. เซฟรหัสไว้ เผื่อกรณีที่ท่านลืมรหัสในการเข้าใช้งาน หากไม่ได้เซฟไว้ สามารถติดต่อแอดมินได้ตลอด 24 ชม. สิ่งที่น่าดึงดูดในโปรโมชั่น แจกเครดิตฟรี 300 บา…

Gehiago irakurri »